Descripción de la oferta
ESKAINTZADesplácese hacia abajo para obtener una visión general completa de lo que requerirá este trabajo. ¿Es usted el candidato adecuado para esta oportunidad?Euskaltzaindiak pertsona bat kontratatu nahi du hizkuntzalari lanpostua betetzeko.Langunea Euskaltzaindiaren Gipuzkoako ordezkaritzan izango du, Donostiako Luis Villasante Ikergunean, Almortza kalean.EGITEKOAK• Hiztegigintza arloko hizkuntza-baliabideetan aritzea.• Corpusgintza arloko hizkuntza-baliabideetan jardutea.• Euskararen kalitatearen arloko hizkuntza-baliabideetan jardutea.• Euskarari lotutako ikerketa-, garapen- eta berrikuntza-proiektu teknologikoetan parte hartzea.ESKAKIZUNAK• Titulazioa: Euskal Ikasketetako Gradua izatea.• Hizkuntza-teknologien masterra izatea baloratuko da.• Esperientzia: lanpostuko egitekoetan lan-esperientzia izatea baloratuko da.• Hizkuntza-gaitasuna: gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez maila altua izatea baloratuko da. Mailak egiaztatuko dira.• Zeregin ezberdinetan lan egiteko polibalentea izatea.• Talde-lanean aritzeko gaitasuna izatea.• Jarrera proaktiboa izatea.• Ikerketarako interesa eta gaitasuna izatea.ESKAINTZEN DA• Aipaturiko arloetan eta euskarak ingurune digitalean dituen erronkei erantzuteko ikerketa, garapen eta berrikuntza proiektu aurreratuetan parte hartzeko aukera.• Diziplinarteko taldean aritzeko aukera.LAN-BALDINTZAK• Kontratua: Lanaldi osoko lan-kontratu mugagabea, 6 hilabeteko probaldiarekin. xcskxlj • Lan-baldintzak: Hasierako balorazioa gainditu eta elkarrizketa pertsonalaren fasera igarotzen diren hautagaiei banan-banan eta zehaztasunez jakinaraziko zaizkie lan-baldintzak, baldintza ekonomikoak barne.