Descripción de la oferta
Ba al duzu esperientziarik talentua hautatzen, prestatzen eta kudeatzen? Pertsonengan eta erakundean eragina duen ingurune batean garatzen jarraitzea gustatuko litzaizuke?
Hala bada, hau zure aukera izan daiteke!
Adecco-k HAZI FUNDAZIOArekin, Eusko Jaurlaritzaren erakundearekin, lankidetzan dihardugu, bere Pertsonen Kudeaketa eta Talentuaren Garapenaren arloan profesional bat modu egonkorrean sartzeko. Profesional horren egitekoa pertsonak kudeatzeko sistemak diseinatzen, kudeatzen eta garatzen parte hartzea izango da, baita Langileen Administrazioari eta talentuaren garapenari lotutako prozesuetan ere.
Zure egunerokoan honako hauetaz arduratuko zara:
- Talentua garatzeko politikak eta sistemak ezartzen laguntzea.
- Hautaketa-prozesuak kudeatzea eta lotutako dokumentu-kudeaketan laguntzea.
- Langile berriak hartzeko prozesuetan parte hartzea.
- Prestakuntza-beharrak hautematea eta prestakuntza-plana egiten laguntzea.
- Barneko prestakuntza-ekintzak diseinatu, antolatu eta kudeatzea.
- Prestakuntzako administrazio-prozesuak kudeatzea (FUNDAE).
- Arloko proiektuen kudeaketan parte hartzea (diseinua, gauzatzea eta jarraipena).
- Langileen Administrazioari lotutako zereginak egitea.
- Arloko txostenak eta reportinga egitea.
- Barne-prestakuntza ematea eta ezagutza teknikoa partekatzea.
- Pertsonen kudeaketako joeretan eta jardunbide egokietan eguneratuta egotea.
- HAZI Fundazioaren barne-prozesuei buruzko araudia betetzea.
Kontratazio egonkorra eta baldintza soziolaboral erakargarriak dituen fundazio garrantzitsu batean sartuko zara:
- Kontratu mugagabea.
- Urteko ordainsari gordina: 43.346,83 €.
- Astelehenetik ostiralera bitarteko lanaldia.
- Erreferentziazko erakunde batean garapen profesionala izateko aukera.
- Lantokia HAZIren egoitzetako batean: Donostian, Abadiñon edo Arkauten.
Beharrezkoa da:
- Gradua edo diplomatura: Psikologia, LLHH, ADE, Psikopedagogia edo pertsonen kudeaketarekin eta garapenarekin lotutako antzeko titulazioak.
- Gutxienez 3 urteko esperientzia ezinbestekoa eta frogatua, enpresan hautaketaren eta prestakuntzaren arloan teknikari espezialista gisa lan egiten. Izangaiek curriculum vitae eguneratua aurkeztu beharko dute, langileak hautatzeko eta prestatzeko prozesuen kudeaketan betetzen dituzten eginkizunak zehatz-mehatz deskribatuz.
- Euskara C1 mailan edo baliokidean.
- B. motako gidabaimena
- Joan-etorrietarako prestasuna
Talentuaren garapenarekin konprometitutako pertsona bazara eta ingurune dinamiko batean lan egiteak motibatzen bazaitu, ezagutu nahi zaitugu!
Hautagaitzak aurkezteko epea zabalik dago, eta 2026/06/24an amaituko da, egun hori barne.
Hautaketa-prozesuan printzipio hauek izango dira nagusi: "Pertsonen aukera-berdintasuna aniztasunean". Enplegu Publikoari buruzko 11/2022 Legean ezarritako printzipioak beteko dira. Jakinarazten dizugu zure hautagaitzako datuen tratamenduaren arduraduna HAZI dela (IFK: G48986137; posta-helbidea: Granja Modelo, z/g, 01192 Arkaute, Araba), eta helbide elektroniko bat duela datuak babesteko zure ordezkariarekin harremanetan jartzeko, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko eskubideak dituela lopd@hazi.eus helbidean. Deialdiari eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio gehiago lor dezakezu oinarrietan, esteka honetan:
https://hazi.eus/wp-content/uploads/20260610-C-Personas_EU-1.pdf
En Adecco creemos en la igualdad de oportunidades y apostamos por el Talento Sin Etiquetas